2012-12-20

ERREALEKO BI JOKALARI GUREKIN EUSKARAREN EGUNEAN

Musikarien doinu alaiek lagundurik bildu ginen denok gimnasioan. Dantzarien eta bertsolarien saioen ondoren, hara! Elustondo eta Agirretxe, gure artean azaldu ziren! FUTBOLEAN ERE EUSKARAZ egitea ze garrantzitsua den esan ziguten, eta mailaka ikasleek argazkiak atera zituzten. Denen eskura jarriko genituela esan genizuen, eta hementxe dituzue!!

1. mailakoak

2. mailakoak

3. mailakoak

4. mailakoak

5. mailakoak

6. mailakoak

  
4., 5.  ETA 6. MAILAKOEN IRRATSAIOAK

Azaro eta abenduko irratsaioak oso ondo atera dira. 5. eta 6. mailakoei nabari zaie iazko esperientzia eta 4. mailakoek ere, ilusio handiz ekin diote ekintza berri honi.

Irratsaio bakoitzean, 9 esatarik eta 2 teknikarik parte hartzen dute. Azken hauen lana, kantak aukeratzea eta musika jartzea da. Esatariek, berriz, albisteak, ipuinak, etab. prestatu eta irakurtzen dituzte.

Hasierako urduritasunak gaindituta, mikrofono aurrean jarri eta ederki moldatzen direla garbi dago!
Irratigelan esandakoa geletan entzuten dute ikaskideek zuzenean. Baina tresna berriak erosi ditugu, irratsaioak grabatu ahal izateko. Oraingoz ikasten ari gara...laister, egiten dugun guztia gorde eta blog honetan jartzeko asmoa dugu, etxean ere entzun ahal izateko. AUPA SAMANIEGO IRRATIA!