2023-05-05

PITUXAREN BISITA 1. MAILARA

 1. mailako gela batek Itziar Saenz de Ojer ("Pituxa")ren izena darama.eta aste honetan bisitan izan dugu. Ikasleek bertsoak kantatu zizkioten, galderak egin...  benetan artista da, eta ikasleek asko gozatu zuten. Eskerrik asko, artista!!!!!




2023-02-07

SANTA AGEDA BEZPERA 2023

 Santa Ageda bezpera larunbatean tokatzen denez, ostiralean ospatu dugu guk eskolan. Elkarri kantatzen ibili dira HHko eta LHko ikasleak eta ederki astindu dute Lurra, lehenbailehen esnatu dadin.

 Zoritxarrez, Uzturre zentroan oraindik protokolo zorrotza dute eta hara joan ordez 6. mailakoek grabazioa bidaltzea erabaki genuen. Baita Siervas eta Irurreamendi zentroetara ere, eta euskaltegira. Asko eskertu digute!!! 

6. mailakoek ere irratsaio interesgarria eskaini digute! (MANTTIRRATI atalean duzue ikusgai).



BIDEOAK



2022-06-21

MOKOTXIKI, euskararen laguna

 1. mailako ikasleekin MOKOTXIKI izeneko istorioa landu dugu. Txori bakoitzak bere txioa duen bezala. familia bakoitzak berea duela ikasi dugu. Hizkuntza guztiak dira politak, eta zaindu beharrekoak! 

Gainera, Mokotxiki etxez etxe ibili da, haren hizkuntza (EUSKARA) zabalduz, eta familia bakoitzak etxeko hizkuntza album batean  islatzeko aukera izan du. Benetan ederra izan da gelan denen "txioak" entzutea, eta, bide batez, gurea den EUSKARAre aldeko mezuak zabaltzea!

     


      ARGAZKIAK

2022-06-15

JUAN KRUZ IGERABIDEREN BISITA

 

Literatur astean, eskolako hainbat familiakiderekin batera, Juan Kruz Igerabideren bisita izan genuen 3. mailakook. Izan ere, gure gela batek bere izena darama, eta gure gonbidapena onartu zuen.

Igerabide etorri baino lehen, haren liburu batzuk irakurri genituen eta orduan konturatu ginen: zenbat gauza idatzi dituen!!! bertsoak kantatu genizkion, bere hitz jolastiak entzun genituen... hain kontzentratuta egon ginenez, argazkiak ateratzea ahaztu zitzaigun! hauxe bakarrik daukagu...

21-22 ikasturte bukaerako bertso emanaldia

 Aurten, eskolan bertan egin dute ikasleek bertso emanaldia, Bixente Gorostidi bertsolariaren gidaritzapean. Ederki aritu dira!!!


ARGAZKIAK

2022-06-10

3 urtekoak mendi bueltetan, naturaz gozatuz!


 https://photos.app.goo.gl/vCNViRFxfy1vSc8D8

2022-06-08

BATZORDEKIDEEI ESKERTZA

 2021-22a protokolo bereziekin hasi genuen. Bukaeran normaltasunez aritzeko aukera izan badugu ere, ikasturtea ia elkartu gabe joan zaigu. Ekintza batzuk antolatu ditugu, baina gehienetan egoera berezira egokituta. 

Dena den, batzordekideak hortxe egon dira, behar genuenerako prestu! horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkiegu eta gaur, talde jolas batzuk egin ondoren, merezitako diploma banatu diegu.  

GORA EUSKARA BATZORDEA!!