2022-05-24

JOKIN ALTUNAREN BISITA

 Gaur Jokin Altuna pilotariaren bisita izan dute 1. eta 2. mailakoek. Izan ere, iaz, 1. zikloko gelei izenak aldatu genizkien eta 2. mailako gela batek haren izena darama. Ongi merezita!!

Espero bezala, goxo-goxo erantzun ditu ikasleen galderak eta haien omenalditxoa jaso du. Bertsoak kantatu dizkiote, oparitxo batzuk eman...  amezketarra, ordainetan,  haiekin pilotan ibili da eta argazkiak ateratzen eta sinatzen aritu da.

Ikasleek nekez ahaztuko dute gaurko arratsaldea. Mila-mila esker, Jokin, HANDIA bezain HURBILA zara benetan!! Laster osatzea  espero dugu.  Aupa, Jokin!




 ARGAZKIAK