2023-02-07

SANTA AGEDA BEZPERA 2023

 Santa Ageda bezpera larunbatean tokatzen denez, ostiralean ospatu dugu guk eskolan. Elkarri kantatzen ibili dira HHko eta LHko ikasleak eta ederki astindu dute Lurra, lehenbailehen esnatu dadin.

 Zoritxarrez, Uzturre zentroan oraindik protokolo zorrotza dute eta hara joan ordez 6. mailakoek grabazioa bidaltzea erabaki genuen. Baita Siervas eta Irurreamendi zentroetara ere, eta euskaltegira. Asko eskertu digute!!! 

6. mailakoek ere irratsaio interesgarria eskaini digute! (MANTTIRRATI atalean duzue ikusgai).



BIDEOAK