2021-09-24

HARITZ MUJIKA ETA BIXENTE GOROSTIDI, MOTIBAZIO SAIOAK ESKAINTZEN 5. ETA 6. MAILAKOEI

 Aurreko ikasturteetan bezala, bi bertsolari ibili dira 5. eta 6. mailakoei motibazio saioak eskaintzen, gelaz gela. Aurten, Haritz Mujika eta Bixente Gorostidi. Ikasleak oso gustura aritu dira, eta orain animatzen diren eskolan sortu nahi dugun bertso eskolarako! Animatu!!!

Hona hemen argazki eta bideo batzuk (KLIKATU):      MOTIBAZIO SAIOAK

2021-05-07

1. ZIKLOKO GELEN ERROTULAZIO BERRIA



 Aurten 1. zikloko geletako izenak aldatu ditugu. Ikasleei informazioa ekartzeko eskatu genien eta  -familien laguntzarekin- primeran erantzun zuten!


Txartel berriak jada jarrita daude, eta prozesu honetan egindakoak bideotxo batean jaso ditugu. .Aukeratuak izan diren pertsonei (Iker Galartzari, Joseba Usabiagari, Irene Caminosi, Jokin Altunar, Pituxari eta Maite Gurrutxagari) ere bidaltzeko asmoa dugu. Horietako  bat (Iker Galartza) eskolan eduki genuen eta pixkanaka, denak eskolara gonbidatzea da gure asmoa. 


I

Ekimen hau euskara eta euskal kultura sustatzen lagungarria delakoan, zuen gustukoa izatea espero dugu!


Hona hemen bideoaren lotura:        ERROTULAZIO_BERRIA_1._ZIKLOAN


Eta hona hemen argazkiak: 




2021-03-24

UEMAKO TAILERRAREN ONDOREN, FAMILIEN KONPROMISOEN TXANDA!

 Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek "Ispiluari begira" tailerra egin zuten eta familiei grabazioa bidali zitzaien, eskaera batekin: etxean, euskararen aldeko konpromisoa adostea eta eskolara idatzita ekartzea.

Familien erantzuna ezinhobea izan da eta gehienek ekarri dute konpromisoa!! bejondeizuela!!!





2021-02-28

YOLANDA ARRIETA, 4. MAILAN

Yolanda Arrietaren bisita izan zuten 4. mailakoek ostegunean. Ikasleek hilabete honetan haren ipuinak irakurri dituzte, haren biografia landu dute...

Yolanda gurean askotan izan da; ikasleentzako sormen tailerrak eskaintzen, eta irakasleontzako formazioak ematen. 4. mailako gela batek  haren izena du  eta han eman genion ongi etorria. 

Aurrekoetan bezala, izugarri gozatu genuen harekin eta merezi zuen omenalditxoa egiteko aukera izan genuen. AUPA, YOLANDA!

Hona hemen ikasleek kantatu zizkioten bertsoak:






Eta hona hemen YOLANDA ARRIETA GELAko saioa:




2021-02-26

"ISPILUARI BEGIRA" TAILERRA 2. MAILAN, HIZKUNTZ OHITUREZ

Aste honetan 2. mailakoen geletan izan ditugu UEMAko teknikariak. "Ispiluari begira" tailerrean parte hartu dute ikasleek. Familiek egindakoaren bideoa eta euskararen alde hartuko duten konpromisoa idazteko oharra jaso dute. Denon artean, errazago!




Hona hemen bideoa: HIZKUNTZ OHITUREZ, 2. MAILAN

2021-01-20

BERTSO-SAIO PARTIZIPATIBOAZ, ATARIA IRRATIAN



Ikasturte hasieran, bertso-saio partizipatiboa izan genuen 6. mailetan, beste hainbat ikastetxetan bezala. Horretaz aritu ginen  Ataria Irratian entzungai den "(H)ari naizela" saioan Imanol Artolarekin.