2021-10-30

GAU BELTZA 2021: beldurrak uxatuz

BELDURRA TXIKITATIK

ZAITUT NIK GERTUKO 

ERRE ETA NAHI ZAITUT

AHAZTU TA PUNTO

ETA BERRIZ BAZATOZ

EZ NAIZ MAKURTUKO

GAURTIK AURRERA EZ NAUZU 

MENDEAN HARTUKO




2021-09-24

HARITZ MUJIKA ETA BIXENTE GOROSTIDI, MOTIBAZIO SAIOAK ESKAINTZEN 5. ETA 6. MAILAKOEI

 Aurreko ikasturteetan bezala, bi bertsolari ibili dira 5. eta 6. mailakoei motibazio saioak eskaintzen, gelaz gela. Aurten, Haritz Mujika eta Bixente Gorostidi. Ikasleak oso gustura aritu dira, eta orain animatzen diren eskolan sortu nahi dugun bertso eskolarako! Animatu!!!

Hona hemen argazki eta bideo batzuk (KLIKATU):      MOTIBAZIO SAIOAK

2021-05-07

1. ZIKLOKO GELEN ERROTULAZIO BERRIA



 Aurten 1. zikloko geletako izenak aldatu ditugu. Ikasleei informazioa ekartzeko eskatu genien eta  -familien laguntzarekin- primeran erantzun zuten!


Txartel berriak jada jarrita daude, eta prozesu honetan egindakoak bideotxo batean jaso ditugu. .Aukeratuak izan diren pertsonei (Iker Galartzari, Joseba Usabiagari, Irene Caminosi, Jokin Altunar, Pituxari eta Maite Gurrutxagari) ere bidaltzeko asmoa dugu. Horietako  bat (Iker Galartza) eskolan eduki genuen eta pixkanaka, denak eskolara gonbidatzea da gure asmoa. 


I

Ekimen hau euskara eta euskal kultura sustatzen lagungarria delakoan, zuen gustukoa izatea espero dugu!


Hona hemen bideoaren lotura:        ERROTULAZIO_BERRIA_1._ZIKLOAN


Eta hona hemen argazkiak: