2017-12-10

LEHEN HEZKUNTZAKOEN EMANALDIA EUSKARAREN EGUNEAN

Urtero bezala, emanaldi bikaina izan genuen arratsaldean gimnasioan: aurkezle paregabeak, musikari eta bertsolari mundialak, dantzari ausartak... eguraldi txarragatik, patioan egin behar zena barruan egin behar izan genuen, baina ederki moldatu ginen! A! eta Idoia Arrospidek irabazi zuen irratsaioko lehiaketa: Go!azeneko CD berria!!!!

ARGAZKIAK

2017-05-29

LIP-DUBEAN

Larunbatean ederki pasa genuen lip-dubean! Samaniegoko familia asko hurbildu ziren euskararen aldeko festara eta globoak bukatu ere egin zitzaizkigun!! oso dibertigarria izan zen. Gainera, batek baino gehiagok, etxean egindako txartelak eta leloak ekarri zituen. Zuek bai, zuek, partehartzaileak! eskerrik asko denei, eta ez ahaztu....

LAU HAIZETARA
ZABAL DEZAGUN ARNAS GUNEA
GU HAIZE GARA
HIZKUNTZA BATEN HAUSPO XUMEA


ARGAZKIAK