Jolastea denoi gustatzen zaigulako!! Animatzen? Ikastaroa egin zuten gurasoek materialea zuen eskura ere jarri nahi izan dute. Hona hemen:
KANIKA TXIKI BAT
Lehendabizi
zotz egingo dugu nor izango den betetzen erabakitzeko. Betetzea
tokatzen zaionak kanika hartuko du eta beste guztiak lerro batean
jarriko dira. Abestia abesten dugun bitartean eskuak bularraren
aurrean jarriko ditugu elkarturik eta kanika duena eskuz esku
pasatzen joango da. Abestia bukatzera doanean kanika norbaiten
eskuetan utziko du eta azkena ukitu duenari tokatuko zaio kanika
noren eskuetan dagoen asmatzea. Asmatzen badu, kanika eskuetan zuena
izango da bete eta ez badu asmatzen berriz bera izango da.
KANIKA
TXIKI BAT DABIL
SALTOKA
ESKUTIK ESKURA
NORK
OTE DU, NORK OTE DU ,
NORK
OTE DU NIRE KANIKA ?
KANIKA
, KANIKA , KANIKA.
SAGU TXIKI
SAGU
TXIKI SAGU MAITE
ZULOTXOAN
GORDE ZAITEZ
ZAPIK
IKUSTEN BAZAITU
KRIS
KRAS KRIS KRAS
JANGO
ZAITU
JANGO
ZAITU!
EZ
NAU JANGO!
ARISTI SALE SALE
Dantza
egiteko jolasa da. Jokalari guztiek biribila osatuko dute, erdira
begira jarrita. Abesti osoa abesten duten bitartean, mugimendu batzuk
egin beharko dituzte:
-
ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz pausoak eman abestiaren erritmoari jarraituz.
-
ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO: eskuinerantz pausoak eman abestiaren erritmoari jarraituz,
-
TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz pausoak eman (4 pauso)
-
TIBO TIBO TIBO: eskuinerantz pausoak eman (4 pauso)
-
TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz pausoak eman (4 pauso)
-
TIBO TIBO TIBO: dauden tokian hiru salto eman.
Abestia
zazpi aldiz errepikatuko da, baina kantuak aurrera egin ahala, geroz
eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte:
-
bigarren aldia: eskuetatik elkarri helduta eta hasieran bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.
-
hirugarren aldia: gerritik elkarri helduta eta hasieran bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.
-
laugarren aldia: sorbaldetatik elkarri helduta eta hasieran bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.
-
bostagarren aldia: belarrietatik elkarri helduta eta hasieran bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.
-
seigarren aldia: hanketatik elkarri helduta eta hasieran bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.
-
zazpigarren aldia: orkatiletatik elkarri helduta eta hasieran bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.
ZUBIRI-ZUBIRI
ZUBIRI
ZUBIRI
NONGORI,
NONGORI
NONGO
ALKATE ZARA ZU?
FRANTZIAKO
ERREGEAREN
SEME
ALABAK GARA GU.
ZUBI
HONTATIK PASATZEN DENA
HEMEN
GELDITUKO DELA,
HEMEN
GELDITUKO DELA.
OTSO JAUNA/ANDREA
Jokalari
batek otsoarena egingo du eta horretarako jokalari guztien artean
zotz egingo dugu nor izango den otsoa erabakitzeko. Otsoa pareta
baten kontra jarriko da eta beste jokalariak paretatik hamarbat
metrora jarriko dira lerro batean, otsoa eta beste jokalariak parez
pare elkarri begira. Jokalariek galdetuko dute: “ze ordu da otso
jauna/andrea?”, otsoak edozein ordu erantzungo du; adibidez:
“jolasteko ordua”. Orduan beste jokalariek erantzungo diote:
“eeeeezzz” eta hiru pausu emango dituzte aurrera. Jolasak horrela
jarraituko du baina nahi duenean otsoak erantzun dezake: “jateko
ordua”. Orduan taldekide bat harrapatzen saiatuko da hau hasierako
marrara iritsi aurretik. Lortzen badu harrapatutakoa izango da otso
berria. Inor harrapatzen ez badu pertsona berdina izango da otsoa
berriz ere.
JOLASEAN NENBILEN
JOLASEAN
NENBILEN ILUNDU ZUENEAN.
KUKUA
KANTUAN HASI ZEN GAUEAN.
KUKU!KUKU!KUKU!KUKU!
-
OTSOA, HOR ZAUDE?
BAI,
BAINA GALTZONTZILOAK JANZTEN ARI NAIZ!
JOLASEAN
NENBILEN ILUNDU ZUENEAN.
KUKUA
KANTUAN HASI ZEN GAUEAN.
KUKU!KUKU!KUKU!KUKU!
-OTSOA,
HOR ZAUDE?
BAI,
BAINA KAMISETAK JANZTEN ARI NAIZ!
JOLASEAN
NENBILEN ILUNDU ZUENEAN.
KUKUA
KANTUAN HASI ZEN GAUEAN.
KUKU!KUKU!KUKU!KUKU!
-OTSOA,
HOR ZAUDE?
BAI…ETA
BANOA…JAN EGINGO ZAITUT!
ESKUBIDUBIDU
Abestiaren
erritmoari jarraiki eta eskuekin mugimendu batzuk eginez gorputzeko
atal bakoitzaren soinuak egin beharko dira:
HANKAREN
SOINUA...PLOF-PLOF
HANKAREN
SOINUA…PLOF PLOF
HANKAREN
SOINUA…PLOF PLOF
...ETA
ESKUBIDUBIDU.
Abesti
guztian zehar mugimendu berak errepikatzen dira baina aipatzen den
gorputzaren atalaren arabera soinuak eta soinuei dagokien keinua
aldatzen dira:
Eskuaren
soinua, PLAS-PLAS = bi txalo.
Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF eta PLAS-PLAS egin behar da, hau da, lehenengo hankaren soinua egin eta ondoren eskuarena.
Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF eta PLAS-PLAS egin behar da, hau da, lehenengo hankaren soinua egin eta ondoren eskuarena.
Belarriaren
soinua, TILIN-TALAN = belarriak ukitu.
Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF, PLAS-PLAS eta TILIN-TALAN egin behar da, hau da, lehenengo hankaren soinua egin, ondoren eskuarena eta azkenik belarriena.
Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF, PLAS-PLAS eta TILIN-TALAN egin behar da, hau da, lehenengo hankaren soinua egin, ondoren eskuarena eta azkenik belarriena.
Gauza
bera egin behar da gainerako gorputz atalekin:
Begien
soinua, TIK-TAK = begiak ukitu.
Sudurraren
soinua, MOK-MOK = sudurra heldu.
Ahoaren
soinua, AAAAH = ahoa ireki eta ezpainak ukitu.
Ilearen soinua, ZZZIIII = ilea eskuarekin ukitu.
Ilearen soinua, ZZZIIII = ilea eskuarekin ukitu.
Ipurdiaren
soinua, BOIN-BOIN = ipurdia alde batera eta bestera mugitu.
Eskeletoaren
soinua, KROK-KROK = gorputz guztia mugitu, besoak aurrera luzatuta
jarrita.
Bukaeran
soinu guztiak jarraian egin beharko dira, baina pixkanaka erritmoa
mantsotuko dugu, eskeletoaren soinua eginez gelditu arte.
DOMINO ABANTI
Antzezpen
jolas honetan jolaskide guztiek biribil bat egingo dute, zutik.
Erdian lagun bat jarriko da, eta honek esandako eta egindako guztia
errepikatuko dute beste guztiek. Erdikoak
antzeztuko du abestiaren hitzek adierazten dutena:
-
DOMINO ABANTI = besoak aurrera luzatu, hatz lodia gora begira dagoelarik.
-
DOMINO PREGO = besoak jaso bularrera.
-
BURUA GORA = burua gora begira jarri.
-
HANKAK OKERTU = belaunak okertu, oinak barrualdera geratzeko moduan.
-
IPURDIA KANPORA = ipurdia atzeraka bota.
-
BEGI BAT ITXI = begi bat itxi.
-
MINGAINA ATERA = mingaina albo batera atera.
-
AURRERANTZ MUGITU = oinez aurrera joan.
-
TRIKITIXA, TRIKITIXA, TRIKITIXA XA XA = aurretik esandako guztia aldi berean eginez, gorputza alde batera eta bestera kulunkatu.
MASAJEA
KASK-
KASK OSKOLA, KRASKATU ARRAUTZA OSKOLA;
BEHERA
BADOA HAREN GORRINGOA.
INURRITXOAK
GORA, GERRITIK LEPORA;
BEHERA
BEHERA INURRIAK, BETI BIHURRIAK.
AUPA
ELEFANTEAK, ZUEK BAI MASTODONTEAK.
MESEDEZ
JAUTSI, EZ NAZAZUE HAUTSI.
TXITOAK
GORAKA, TXIO-TXIO-TXIOKA;
TXITOAK
BEHERAKA, AITA KUKURRUKA.
IGO
SAGU SAGUZARRAK, IGO SAGU SAGUZARRAK,
ODOLA
ZURRUPATU, ODOLA ZURRUPATU.
JAUTSI
SAGU SAGUZAHARRAK, JAUTSI SAGU SAGUZARRAK,
ODOLA
ZURRUPATU, ODOLA ZURRUPATU.
LARANJEN
IGOERA, ZUKUA ATERA, ZUKUA ATERA.
LARANJEN
JAITSIERA, ZUKUA ATERA, ZUKUA ATERA.
HOTZAK
AKABATZEN NAGO. FU, FU!
HOTZAK
AKABATZEN NAGO. FU, FU!
HOTZIKARA
ETA AGUR.
No hay comentarios:
Publicar un comentario