2022-04-30

MAITE GURRUTXAGAREN BISITA LITERATUR ASTEAN

 2022ko literatur astean, MAITE GURRUTXAGA  ilustratzailearen bisita izan dugu. 2. mailako gela batek haren izena darama, eta gure omenalditxoa egin nahi izan diogu.  Ipunak gustatzen zaizkigu, eta, are gehiago, irudi politak badituzte. Eta, Maiterenak, benetan ederrak dira!

Gainera, gure galderak goxo-goxo erantzun ditu, kontu asko esan dizkigu eta guretzat marrazki bat egin du. Altxor bezala jarriko dugu haren biografiaren ondoan. Marrazten jarraitzeko gogoa piztu digu!!! Mila-mila esker, Maite!!




ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario